Mensaje de la Alcaldesa

Ondo etorria Dimako Udalaren web orrira. Dimako herritarrontzako parte hartzeko tresna, informazio-gune eta udalarekin harremanetarako bitartekoa izan gure dau. Zuon iradokizunak eta proposamenak hartuteko beti zabalik dagoen leihoa, danona da-eta leiho honen bestaldean dagoana, eta danon ekarpenak behar direz gure herria hobetuteko.
Baita, Euskal Herriko zein munduko beste edozein lekutatik gure herria ezagutu gure dozuenontzat gure herriaren eta dimoztarren izaeraren erakusleihoa ere bada-eta.

Dima ingurune natural paregabean kokatutako herria da, Urkiola eta Gorbeia Parke Naturalen artean. Kokapen honek natur inguruneaz gozatuteko aukera ezin hobeak eskaintzen dautsoz gure herrira hurbiltan danari.

Demokrazia parte-hartzailean pausoak emonda, herritar guztion artean  erabaki gure dogu etorkizuna, herriari jagokozan erabaki garrantzitsuak danon artean hausnartu eta bide egokienak aukeratuz. Horretan sakonduteko, euskalduntasuna, bardintasuna, iraunkortasuna eta parte-hartzea lerro nagusi izango doguz.
Beste barik, ondo ibili eta laster arte.

Nekane Intxaurtza Etxebarria
 
Dimako alkatea

Cita con la alcaldesa

El horario de la alcaldesa para atender a la ciudadanía es el siguiente: martes de 17:00 a 19:00.

Se recomienda pedir cita, por teléfono: 946315725 o por email: idazkaritza.dima@bizkaia.org

  • Gobierno Vasco
  • Arratiako Udalen Mankomunitatea
  • Diputación Foral de Bizkaia