Noticias

 

Dimako Udalak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du Urruñan berriki gertatutako erailketa sexistaren aurka.

Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak ditu beti, noski, vaina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoen gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile. Emakumeak desberdintasun eta menpekotasun materialeko egoera batera, bizitza prekario batera behartzen ditu gizartearen antolamenduak. Ez ditu herritar osotzat hartzen, gizonezkoen maila berean, eta ez die aukerarik ematen oinarrizko eskubideen jabe izateko.

Horregatik, Dimako herritarrei, oro har, emakumeen aurkako eraso guztiak irmotasunez gaitzesti ditzaten. Indarkeria sexistaren aurkako borroka guztion erantzukizuna eta ardura da, eta erasotzaileei argi eta garbi azaltzea guztion artean mugatu egingo dugula beldurra hedatzeko estrategia zital horren ahalmena, emakumeei erantzun-tresna egokiak emanez, eta gizon erasotzaileei, berriz, ekintza makur horien ondorioak ordainaraziz.

Horrenbestez, Dimako Udala batu egiten da elkarte feministek egindako elkarretaratze deialdira eta dei egiten du elkarretaratzera ekainaren 21ean Igorreko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Era berean, Dimako Udalak dei egiten die herritar guztiei ekitaldi horietan parte hartzera, indarkeria sexistaren aurka agertzea eta indarkeria horren biktimei bakarrik ez daudela adieraztea.

 Adierazpena (PDF 349KB)