Noticias

Diman 200 baietz 

Urriaren 29tik abenduaren 3ra

zer egin neinke nik euskerearen alde 2013an? 

DIMAN 200 BAIETZ! euskerearen aldeko kanpainea da. Kanpainea herriko “Euskara Batzordeak” antolatu dau. Batzorde hau herriko alderdietako, kultur alkarteetako ordezkariak eta euskararen munduan behar egiten daben norbanakoak osotuten dabe.

Zergaitik kanpaina hau?

Dima herri euskalduna da: %89,1 euskaldunak gara eta %4,8 erdaldunak. Eskualdeko herri txikienetakoa izan arren, azken 20 urtetan 317 biztanle irabazi ditu eta aldi berean azken 30 urteotan euskaldunen portzentajea txikitu egin da %5ean. Herria haziz doa, baina geroago eta euskaldun gitxiago dago. Eta dakigunak be geroago eta gitxiago egiten dogu.

Zertarako kanpaina hau?

Gauzak horrela, euskerearen aldeko konpromiso pertsonalak hartzeko unea heldu dala ebatzi da “Euskara Batzordean”. Atzerakada horreri buelta emoteko sasoia heldu dala. Gatxa dala? Badakigu ez dala erraza izango, erderearen indarra euskerearena baino askoz handiagoa dalako. Egoerari buelta emoteko danon beharra dogu. Horregaitik gatoz itaunka: “Euskerearen alde zer egiteko zagoz prest?”. Ez dogu inor ezertara behartu gura; zu langoak animatu gura doguz euskerearen aldeko konpromisoa hartzeko. Euskerearen alde bazagoz hauxe da momentua.

Herrian asko gara egunero euskerearen aldeko konpromisoa erakusten dogunak, baina oraingoan gure konpromisoa jendeaurrean egingo dogu. Bakotxak bere egoeratik abiatuta, Diman euskerearen alde zer egiteko prest dagoen zehaztu eta konpromisoa hartzea da gure proposamena. Konpromisoa urte baterako izango da. Zeure buruari zera itaundu behar deutsazu: “zer egin neinke nik euskararen alde 2013 urtean?”. Konpromisoa bakotxak zeure buruagaz hartuko dau, inork ez deutso betetzen dauen ala ez eskatuko.

Kanpaina honegaz, dimoztar guztiengana heldu gura dogu, kanpainan parte hartu gura dauen guztiak animatuz. DIMAN 200 BAIETZ! ipini deutsagu izena kanpainari. Zu be euskararen aldeko pausu barri honetan partaide izan zaitezen animatzen zaitugu.

Gutun honegaz kanpainea aurkeztu egin dogu; hurrengo batean zehaztuko doguz bideak, bitartean joan pentsetan zein konpromiso hartu 2013 urterako, joan pentsetan zer egin zeinken euskerearen alde 2013 urtean.

Euskara Batzordearen izenean
Maribel Beaskoetxea
Euskara Batzordeko lehendakaria

 

Dokumentazioa