Noticias

 

Indarkeria matxistak gertaera lazgarria utzi dausku beste behin be. Gizon batek bere bikotekidea hil dau Sestaon. Hau da, indarkeria matxistak erailketa eragin dau.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gagoz onartzeko prest eta ezin gara geldirik gelditu. Andreen erailketak izebergaren punta badirez be, indarkeria matxista andreen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan gelditan dana. Feminismoak erakutsi euskun arazoa  pertsonala eta  politikoa dala eta, horrenbestez, ez dala esparru pribatuari jagokon arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten dau mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioakaz.