Albisteak

Dima - Biscaytik 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Dimako Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Herritarren eskura daude jada ohiko izapideak eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez (www.dima-udala.org ) , aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Dimako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio. Gainera, laster 100 izapide baino gehiago online egin ahal izango dira, udaletxeetan egiten diren izapideen % 99, hain zuzen ere.

Izan ere, BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Dimak aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu