Albisteak

 

Lagun agurgarriak:

BiscayTIK Fundazioaren X. urteurrena ospatzeko jardueren artean, Ideia Lehiaketa bat egingo da, Bizkaiko gazteak ere sar daitezen, Bizkaiko udaletan, administrazio digitala eta modernizazio teknologikoa bultzatzeko lanean. Helburua da Bizkaiko toki administrazioetan eraldaketa digitala sustatzera zuzendutako proposamenak sustatzea eta errekonozitzea.

Lehiaketan 18 eta 29 urte bitarteko edozein nazionalitatetako gazteek har dezakete parte, Bizkaian bizi badira edo bertan ikasi edo lan egiten badute; proposamenak taldean zein bakarka aurkez daitezke. 2 erronka zehaztu dira, eta horietako edozeinetara zuzenduta egongo dira ideiak. Erronka bakoitzean puntuazio handiena eskuratzen duen proiektu bakoitzak 1.000 €-ko (mila euro) saria jasoko du. 

Parte hartzeko, ideiak.biscaytik.eus webguneko argibideak jarraitu behar dira soilik.

Zuen laguntza eskatzen dizuegu, mesedez, lehiaketari buruzko informazioa zuen web orrialde, sare sozial eta newsletteretan hedatzeko, Bizkaiko gazte guztiek izan dezaten honen berri eta guztien parte-hartzea sustatzeko. Atxikita bidaltzen dizuegu lehiaketari buruzko informazio nagusia duen liburuxka bat, zuei lan hori errazteko.

Argibideak eskatzeko edo edozein zalantza argitzeko, ideialehiaketa@bizkaia.org helbidean gaituzue zain.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Kartela ikusi (PDF 576KB)