Albisteak

 

Diman euskerearen egoera larria da, sosiolinguistika klusterrak egindako azken azterketan 1981etik 2011ra euskerearen erabilera sano jaitsi dala  gure udalerrian adierazoten deusku.

Datuak hau diñoskue:

 

Euskerearen

indizea

Hizkuntza gaitasuna

1981-2011

Lehen hizkuntza euskerea

1981-2011

Etxean nagusi euskerea darabildienak

1981-2011

DIMA

%87,4

%-10,9

%-23,7

%-22,5

Gure hizkuntza gaixorik egoala aspalditik genkian, baina datuak hor dagoz ikusi gura dabezanantzat. Dima euskerearen arnasgune izitetik hizkuntza erabileran  atzerantza doan udalerri bihurtu da.

Egoeragaz sano arduratuta, EH bilduren aldeko bost botogaz eta EAJ-ren abstentzioagaz Dimako udalak UEMA-n sartzea erabagi dau.

Zer eskaintzen deusku UEMAk?

Datu bilketa, diagnostikoa (0-10), erabilera plana, urtez urteko kudeaketa plana, hizkuntza paisaia, enpresak euskereagaz daukien harremana,  trebakuntza ikastaroak…

Herrira begira eskaintzen deuskuezan zerbitzuak:

  • Dimako merkatarieri debaldeko euskera zerbitzua, itzulpenak, arloko hiztegiak, euskera zuzenketak…
  • Kanpaina bi urtean zehar.
  • Transmisioa landu
  • Etorri-barrientzat diptiko elebidunak (sei hizkuntzatara moldatuak)
  • Arnasguneen tailerrak egin
  • Erakusketak
  • Berbaldiak
  • Hezkuntza proiektua garatu
  • Euskalduntze alfabetatzean lagundu
  • Kanpaina zehatzak, errenta aitorpenak euskaldundu, abizenak euskaldundu…
  • Beste administrazioakaz harremanak euskaraz landu
  • Osasungintza euskalduntzeko lanketa berezia
  • Eragin linguistikoaren ebaluazioa egin

Labur-labur esanda UEMAk gure hizkuntzaren osasuna hobetzen lagunduko deusku, halanda be, guztiz sendatzeko dimoztar bakotxaren laguntza ezinbestekoa da.