Albisteak

 

Jolasak eta jokoak oso garrantzitsuak dira umeen irudimena garatzeko eta errealidadea ezagutzeko, besteak beste.

Baina zer gertatzen da? Jolasak eta jokoak sexistak izan leitekezala, askatzaileak barik, mugatzaileak izan leitekezala.

Hori dala eta, Dimako Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuagaz batera, jolas eta joko ez sexisten gaineko tailerra antolatu dau, jolasen eta jokoen bitartez, tolerantzia, errespetua eta bardintasuna lantzeako.

Bertan honako galderei erantzungo deutsegu:

• Zer eta zertarako dira jokoak eta jolasak?
• Zelakoak izaten dira?
• Zelakoak izan behar dabe?
• Jokoak eta jolasak aukeratzeko erizpideak

Tailerra ordubetekoa izango da, guztiz praktikoa eta parte hartzailea

Animatu eta etorri parte hartzera!!!