Historiaurrea

 


Idatzizko aipamenik zaharrena, Baltzolako kobaren explorazioa deskribatzen duena, 1793an Juan Ramón de Iturriza y Zabala historiatzaileak eginikoa da, bere "Historia General de Vizcaya y epítome de las Encartaciones" lanean. Ondoren Juan Antonio Zamacolak, Auch-en 1818an argitaratutako "Historia de las Naciones Vascas" izeneko lanean, koba berberera egindako beste explorazio bat deskribatzen du.


1845-1850 bitartean, Pascual Madoz historialari iruñarrak Baltzolako koba aztertu zuen eta bere aurkikuntza guztiak "Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico" liburuan argitaratu zituen. 1850ean Loizaga eta Delmas-ek Baltzolako koban jardun zuten eta eginiko ibilbidearen planoa eraiki zuten.


1871eko Uztailaren 24an, Baldomero de Goyoagak "Álbum de unos locos" lanean Baltzolako koban dozena bat exploratzailek eginiko expedizioa kontatzen du eta Delmas-ek ziurtaturiko hainbat aurkikuntza zuzentzen ditu. 1912ra bitartean ez dago beste explorazioren berririk. Data honetan Mehagintzako ingenieru den On Augusto Gálvez Cañero-k koba hauek eta Dimako beste batzuk, Urkuletakoaz gain, exploratzen ditu eta plano topografikoak aurkezten ditu.


Emaitza hauek 1913ko “Boletín del Instituto Geológico y Minero”an argitaratu ziren, Bizkaiko kobei buruz idatziriko artikuluan.


Explorazio gehiagoren berririk ez da 30 eta 40. hamarkadararte. Data honetan, "Grupo Espeleológico Vizcaíno"- ko(G.E.V.) lehendakari zen On Antonio Ferrer-ek, Bizkaiko Diputazioak 1943an argitaraturiko Bizkaiko Leize eta Simen Monografian, aurretiko exploratzaileen hainbat akats zehazten ditu.


1952an, On José María Yhon-ek, beste lankide batzurekin, Baltzolako koba exploratu zuten eta galeria berriak topografiatu zituzten. Batek hedadura nahikoa du, eta txanpon batzuk topatu zituztelako, "Las Monedas" galeria izendatu zuten.


Antonio Ferrer-en zuzendaritzapean, 1958ko azken hilabetetan G.E.V. explorazio sistematikoak egiten hasi ziren. Baltzola kobako topografia guztia egitera jarduten da, berau aurretiko guztiak baino zehatzagoa izanik. 70.eko hamarkadan Espeleo Club Beti Goruntz-ek barrualde honen topografia arrunt bat burutzen du. 1999 urtean, Matienako (Abadiño) GEMA taldeak topografia eguneratuago bat egiten du, 1999.an argitaratua delarik “Urkiolako beste parkea” delako monografikoan, aurreko egileei jarraiki kartografia akatsduna eta osotasun gabea izanik. Bargondiako eremuan zatika miatzen dituzte leize batzuk, hauen artean Barronbarro –70 m.rartekoa eta Larrakoarri –118 m.rarteko sakontasunarekin.


Bilboko G.E.T.ak 2001.ean egindakoak berreskuratu ta Baltzola Errekako Indusiko karsta leize multzoaren osoko miaketa gauzatzen du, lurpeko uren bitartez 5 barrunbeen lotura azpimarratu daitekeelarik, Baltzolakoa hauetako bat izanik, 5´5 km-tako pasabideen garapena. Multzo jakin batean, eta Bargondiko eremuan 5 leize batzen dira –120 m eta 2´2 km-tako garapenekoa lortuz.