Historiaurrea

 

Indusin eginiko lehen explorazioetatik berrehun urte pasa eta gero, azkenean ezagutzen dugu karst berezi honek bere baitan gordetzen duen konplexu hidrogeomorfologikoa.
8 km baino gehiagoko lurrazpiko galeriak, bi sistema ezberdinetan banaturik, Baltzola Errekako haitzulo Konplexua eta Barronbarro-Larrakoarri Sistema.


Indusiko Karst-aren ikuspegi orokorra















 

Indusiko karsta, Bizkaiko lurralde historikoko karbonatozko mendikate garrantzitsuenetarikoaren parte da, Arratiako aldean. Indusi errekak eta honen emariek zeharkatzen dute. 6 km²- ko hedapena du gutxi gora behera, eta bertako herririk garrantzitsuena Dima da (Bilbotik 25 km-tara), Indusi, Olabarria, Bargondia eta Baltzola auzoak ere aipagarri izanik.

Klima ozeaniko epela du, euri prezipitazioa urte guztian zehar banatzen da eta itsasoaren hurbiltasunaren eragitez urteko bataz-bestekoa 14º C da. Haize nagusienak iparraldetik datoz. Urtean zehar hodeirik gabeko egunen portzentaia Indusin %15etik ez da igotzen. Gainerako egunak hodeitsu/lainotsuak dira edo euria egiten du, 1.400 mm/urteko jasotzen delarik.