Historiaurrea

 

Lurrazpiko hiru erreka ezberdinen bidez batzen diren 5 haitzuloren (Metrakazulo, Baltzola, Abaro-Jentilzubi, Jentilzubi II eta Jentilzubiko iturbegia edo Resurgencia) baturaz sorturiko sistema dugu. Bertara iristeko 9 aho daude, Baltzolako kobako sarrera izanik handiena (55 m zabalera eta 25 m altuera).

 

Norabide nagusia N-S eta NW-SE duten konduktoez osatzen da. Hodi freatikoen ohizko ebaketa eta ezaugarriak dituzte, nahiz eta geroago, baldintza uberatsutan enkajatze prozesuak jasan eta gaur egun aktiboak diren galeria freatikoak izan.

 

Maila piezometrikoaren jeistearen ondorioz, ura soilik behereneko meandro itxurako galeria motzetatik pasatzen da, Abaro sima izanik salbuespena. Honen ahotik sifoiraino ur salto ugari daude; eta ia urte guztian sifonatuta duen iturbegia.

 

Galeria aktiboak ebaketa mendriformea dute. Kasu batzutan E-W norabidean hedaturiko eta joera horizontala duten galeria bakarrak dira. Metrakazuloko kasuan, geroz eta enkajatuagoak diren meandro itxurako ebaketak eratzen joan da eta ondorioz erreka 45 m-tako sakoneran joaten da.

 

Baltzolan aldiz, joera bestelakoa da. Kasu honetan galeriak laberinto itxura du. Baltzolako goiko solairua, lehena eratua, 5m-tako zabalera duen, lamina itxurako galeria bakarra da. Zenbait lekutan erdiko solairuarekin bat egiten du. Bere ibilbidean, galeria zeharkatzen duten diaklasak ikus daitezke.

 

Baltzolako kobazuloaren mapa

Baltzolako kobazuloaren mapa