Historiaurreko gizakia

Urkiolako historiaurreko aztarnategietan sartzen bagara, milaka urte egingo dugu atzera, Erdi Paleolitoko aldira jo behar dugu eta (K.a. 90.000 - 32.000). Aldi hartako kulturakoak dira Axlorren - Axlegorpe edo Axlegor -, haizpean babestuta aurkitutako aztarrenak; Moustier aldikoa da Bizkaiko aztarnategi zaharrenetarikoa.

Axlorko koba Urrestei mendian dago, Kobaldeko inguruan - Indusi, Dima -; "Jentilzubi" izeneko berezko zubitik hurbil, eta Indusiko errekazulora jaisten den haitzartetik hamabost bat metrora. Joxe Migel Barandiaranek aurkitu zuen.1.932an eta makina bat indusketa zuzendu zituen berak 1.967 eta 1.974. urteen artean. Gero ere, egin da azterlanik handik ateratako animalia eta gizakien aztarrenakaz.

Bolinkoba Untzillatx magalean dago, Atxartera begira, eta historiaurreko euskal eremuko aztarnategirik adierazgarri eta garrantzitsuena da. Arkeologiako materialen kalitateak ematen dio garrantzia hori, Goi Paleolitoko kultura-aldi zabala hartzen dutelako materiale horiek. J.M. Barandiaranek egin zuen indusketa 1.932an.

  • Turismoa Euskadi