Udalerria

 

Arratiako Merinaldearen elizatea. Gernikako Batzar Nagusietan 61 zenbakidun botu eta jezarlekua zuen.
Bere barrutiak zortzi auzo barruhartzen zituen: Aroztegieta, Olazabal, Indusi, Oba, Artaun, Bargondia, Bikarregi, Intxaurbizkar eta Lamindao.


Pedro Apostolu Deunaren parrokia Bizkaiko Jaunen zentsodun nekazariak eraiki zuten. Sute baten ondorioz berreraiki behar izan zen 1738-1742 urteetan eta berriro berreraikia 1800. urtean.

Lehen berreraikitzerako, patronatua jagokon Felipe V-ak, lanak dirubidetzeko hamarren guztiak emon zituen, Mateo de Entrambasaguas izan zelarik errematatzailea. XVIII. mendearen amaieran, erregearen mesede bidez Llano-ko markesa zen patronua, berari egokion eleiza eta 20.000 errealetara iristen ziren hamarrenetako emoitza atenditzen zuten lan onuradunen aurkezpena.


Arratiko merindadeko Zortzi auzunetan banatuta zegoen:


 - Aroztegieta
 - Olazabal
 - Indusi
 - Oba
 - Artaun
 - Bargondia
 - Bikarregi
 - Intxaurbizkar
 - Lamindao



Bidea Bidea2


 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalbarrutian historiaurreko gizakien aztarnak aurkitu dira. Baltzolako kobazuloan edo Kobaldekokoban, Dimako Indusi auzunean, estrato neolitikoak, azilienseak eta magdaleniensedun aztarnategia dago, eta bertan animalien eta gizakien aztarnak ezeze, txanponak eta hilarriak be aurkitu ziren; gaur egun galduta dagoz. Ustez, magdaleniense garaikoak ziren.

Kobaren barruan silex aziliense ugari, eta animalien hazurrak eta haginak falta dituen goiko masailazurra be aurkitu dira. Diman neolitikoaren garaiko harrizko aizkora be aurkitu zen (25,5 zm-koa), eta gaur egun Euskal Museoan dago ikusgai.

Axlor haitzaren babesean, Baltzolako kobatik hur, eta Jentilzubiren alboan, facies musteriense industria duen aztarnategi bat dago. Aztarnategi hori J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1932an.


Lamindaoko auzoaldearen parrokia Pedro Deunarenaren atxekia zan eta patronatua Olabarriko oinetxearen jabeari zegokion.

Oinetxe eta armadunak ugariak izan ziren:
Urkizu, Zumelzu , Ziarrusta, Ibarra, Lejarazu, Olabarri, Atermin eta Zamakola, azken honetan, Legutianoko gotorraren jabeak erasotzen zituen Otxandioko herritarrak errefuxiatu zirela.


Dimakoa zen Simon de Zamakola, Abandoko portu askearen bere proiektuarekin Jaurerriko matxinadarik garrantzizkoenetariko bat sorrarazo eta bere izena emon eutson eskribua: Zamakolada (1804).


Bargondian, Baltzolako historiaurreko gunea dago eta hemendik gertu Jentilzubiko zubia, sakan bat osotzen duten mendi biren gainean oinarritzen den karezko oso harri haundi batek egina.