Udalerria

 

 

Arratiako eskualdean dagoan eta 62,22 km²ko hedapena duen bizkaitar udalerria.

Arratia ibaiaren ibaiadarra dan Indusi errekaren alde bietan hedatzen da, hegoalderantz Goikogana mendiraino luzatzen da, Ubidea eta Otxandio gurutzatzen diralarik.




 

Dimako ikuspegi orokorra Dimako ikuspegi orokorra2






 

 

 

Diman, alde bi bereizten dira. Alde batetik Indusi errekaren ondoa, bertan biztanlego gehiena kokatzen da eta landatzeko lurzatiak barruhartzen ditu. Beste alde batetik, udalerriaren mugak inguratzen, Durangaldeko karezko mendilerroaren jarraipena dan gailurren multzo bat aurkitzen da, iparraldean altuera haundiagoak dituena.


Beste batzuen artean, hurrengo mendiak gailentzen dira:


 - Urtemondo (789 m.)
 - Aramotz (514 m.)
 - Mugarra (1.001 m.)
 - Iturriotz (778 m.)
 - Altun (762 m.)
 - Urri (582 m.)
 - Ilunbe (446 m.)


Udalerriko azaleraren zatirik handienak Indusi errekara botatzen ditu bere urak, ibaiadar eta iturbegi ugaritatik doazelarik. Montevideo izenekoak, Zadorraren ibaiadarra dan Urkiola ibaira botatzen ditu bere urak.


Eskualdeko beste gune batzuetan bezala, industriarik ezak eta, industri-guneetatik aldenduta egoteak, biztanlegoaren etenik bako aldegitea suposatu izan dau.

Dimako udalerriaren barruan, nekazaritzaren sektoreak bere garrantzia mantentzen du. Ingurua malkarra denez, nekazal-azaleraren ehuneko txiki bat baino ezin daiteke landatu. Industriako ezarkin garrantzitsurik ez dago.