Urkiola

 


Parkearen inguruan baina mugatik kanpo Dimako Zumeltza jolaz-eremua eta Otxandioko Prezazelai jolaz-eremua ditugu.


Aramotz bisitatzeko hasiera punturik hoberenak Amorebieta-Etxano, Lemoa, Igorre eta Dima dira.
Dima-tik Eskuagatx eremura edo Baltzolara joan gaitezke.


Urkiola ingurunearen mapa




 

Ondare Kulturala


Urkiolako Parke Naturala oso aberatsa da ipuin, tradizio eta elezaharretan.

 

Anbotoko Mari, Urkiola mendia estaltzen duen laino moduan agertzen den pertsonaia da, hain zuzen ere, Euskal Herriko elezahar klasiko eta herritarren artean errotuenetako bateko protagonista.


Bestalde, Urkiola gaineko San Antonioen santutegiaren arkitektura ikusgarria –XX. mende hasierako obra neo-erromantiko amaitu gabea– euskal historiako eta tradizioko gune nagusietako baten ikurra da, eta horrenbestez, obra artistiko gisa baino gune kultural eta sinboliko gisa da aipagarria.


Santutegiaz gainera, baina hari loturik beti ere, zenbait ermita daude, XX. mendean eraikiak, santutegira doazen erromes eta fededunentzat gurutze-toki gisa. Era berean, elizaren ondoan ospitale bat egon zen garai batean, Santiagoko bideko erromesgune gehienetan ohi bezala.


Hiribilduetatik iristen ziren fededunek gauzaki bitxiak uzten zituzten santutegian opari, eta baserritarrek eta artzainek, berriz, beren abere taldeak ematen zituen gaiak eskaintzen zizkioten Abad santuari, behinola Anbotoko Damari eskaintzen zitzaion bezala. Baina Mariren animalia kuttun zen ahariaren ordez, zekorrak eramaten eta ondoren enkantean saltzen hasi ziren abeltzainak.