Urkiola Parke Naturala

Urkiolako Parke Naturala mendialdean dago, eta Bizkaiko Kantauriko klimaren eta Arabako lurraldean nagusi den kontinenteko mediterranear klimaren nahasketa du. Mendilerro aipagarrienak kareharrizkoak dira, ehundaka metro lodiak. Mendigune horietako askotan nabarmena da higadura, eta hareharria urtzean dolina eta haitzulo asko sortu dira, besteak beste.

Urkiolako Parke Naturalak Aramotzeko mendilerroko lur garaienak hartzen ditu bere baitan. Kareharrizko hesi handi bat osatzen du Arratiako, Durangaldeko eta Aramaioko haranen artean, eta era berean bereizten ditu Kantauri aldera isurtzen diren ibaiak eta Mediterraneo aldera jotzen dutenak.





Urkiolako Ongietorri kartela Urkiola











Mendi hauen kokaera geografikoak eta fisiografikoak paisaia malkartsua eratzen du, harkaitzez eta lur garaietako larreez osatua; beheragoko mendi hegaletan eta mendien magalean, berriz, pinudiak, artediak eta pago motz sailak agertzen dira.
Urkiolako Parkearen bihotzean San Antonio Abad eta Paduakoari eskainitako santutegia dago, eta fededunak erromesaldian igo ohi dira bertara.

Atxatxiki, Urrestel eta Alluitzeko horma malkartsuak, berriz, eskalada egiteko leku ezinhobeak dira, eta euskal mendizale asko bildu ohi da inguru horretara.

Urkiolako Parke Naturalaren hidrologiari dagokionez, karst motako erliebea da bertan nagusi, eta horrenbestez, lurpeko uraren zirkulazioa ugariagoa da lur gainekoa baino; lur gainean erreka txikiak eta mendi hegal periferikoetako iturbegi bakan batzuk bakarrik ikusten dira.

  • Urkiola
  • Arratiako Udalen Mankomunitatea

Interesgarria