Ur-horniketa eta zabor bilketan baja eskaera

Informazioa

Izapide honen bidez ur-hornikuntza, estolderia eta zabor-bilketa zerbitzuetan baja emateko eskaera egin daiteke.

Zerbitzuetan altan eskatu zeneko fidantza edo lotura-eskubideak eskuratzeko aurre-betekizuna da bajaren eskaera egitea.

Baja eskaera egin eta hurrengo bi egunen buruan kontagailuan esku hartuko da. Kontagailua etxebizitzaren edo lokalaren barruan badago, erabiltzaileak aurretiko hitzordua eskatu beharko du teknikariak kontagailua desmunta dezan. Kontagailu-gela baldin badago hitzordua ez da beharrezkoa izango.

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • Alokairu kontratua

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Araua
  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoaren eremuan erabiltzaileei hornikuntza eta saneamendu zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (2010)
  • Ur-honikuntza zerbitzua arautzen duten udal ordenantza fiskalak

Oharrak

Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Horrelako izapideak Elexalde 49 kalean ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA bidera daitezke. Informazio gehiago 94 631 91 44 telefonoan. Ur horniketa; Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Horrelako izapideak Bilboko (Albia I Eraikina, behera) ur Partzuergoaren bulegoetan egin daitezke; edo bezeroentzako arreta telefonoaren bidez: 94 4873187, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Horretaz gain, Ur Partzuergoak honako bulego birtuala du interneten: https://oficinavirtual.consorciodeaguas.com/FacturaElectronica/Index.aspx.