Arratiako Udalen Mankomunitatea



Udalen Mankomunidade hau, hasikeran Arratiako Mankomunidadea eritxona, 1981. urtean sortu zan Arratiako udalerrietako zinegotzi batzuen kezkak bultzatuta, herrientzat hain garrantzitsua dan kontu bati aurre egiteko: etxez etxeko zabor-bilketea. Hareen ustetan, zerbitzua errentagarriagoa izango zan udalerri guztientzat zerbitzua Mankomunidadearen esku itxita.

Arratiako Udalen Mankomunitateko logoa













Ildo horretatik, Igorreko Udalak eroan zituan Mankomunidadearen izaera juridikoa eta administratiboa sortzeko gestinoak. Era berean, sortzekotan zan Mankomunidadeko kide izateko erabagia hartu eben honako udal honeek: Bedia, Lemoa, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko udalek.

1981. urtean, estatutu batzuk egin eta izapidetu ziran, ondoren administrazino ezberdinek onetsia emon eien (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Herri Administrazinoetako Ministerioa, Estatu Kontseilua), hori guztia tokiko erakunde barria sortu ahal izateko.

1982ko urtarrilaren 29an Mankomunidadea eratzeko batzarra izan zan, gorago esan diran udalek egindako izentapenak oinarritzat hartuta: garai haretan ordezkari bi ziran udalerri bakotxeko.

Batzar haretan Mankomunidadeko lehen lehendakaria izendatu zan, Jose Ramon Bustinza Arriortua jauna hain zuzen be; ganera, lehendakariordea eta Gobernu Batzordea be izendatu ziran.

  • Arratiako Udalen Mankomunitatea

Kontaktua

Kokapena: Elexalde, 49
48140 Igorre (Bizkaia)
Telefonoa: 946311717
Faxa: 946319215
E-maila: mank.arratia@bizkaia.org