Arratiako Egoitza



Diman kokatua eta naturaz inguratua dagoen adinekoentzako egoitza da. 1994ko maiatzatik hona emoten ditu zerbitzuak. Adinekoak bizi diren ingurunean baino laguntza haundiagoa behar duten adinekoei eskeinitako zerbitzua da. Gure nagusietatik, hirurogei zentro horretan bizi dira eta beste hogei plaza eguneko zentrorako gordetzen dira.

Arratiako Udalen Mankomunitateak adinekoentzako laguntza eskaintzen du bere Gizarte Zerbitzuen katalogoan, eta Arratiako Egoitzak eginkizun horretan berari jagokon zatia betetzen du.


Zerbitzuak:

- Zentro publikoa, itunpekoa, pribatua.
- Plazak: 60 egoitzakoak eta 20 eguneko zentrokoak.
- Lagun batentzako eta birentzako gelak. Guztiak kanpora begira eta egokitutako bainu-gelekin.
- Bainu-gela geriatrikoak.
- Ohe artikulatuak. Altzari bereziak (ergonomikoa).
- Terraza haundiak eta lorategiak.
- Zerbitzu medikoa (OSAKIDETZA), eta DUE zerbitzu propioa. (Erizainak)
- Animazio psiko-geriatrikoa, gimnasioa, esku-lanen tailerrak,...
- Beste zerbitzu batzuk: arropa garbitzekoa, ile-apaindegia, podologia, erlijio zerbitzuak.
- Sukaldeko zerbitzu propioa.
- Familia giroa (euskaraz eta erderaz)

Egoitzako fatxada
  • Arratiako Egoitza