ef4ktur


2015eko urtarrilaren 15etatik aurrera derrigorrezkoa da faktura elektronikoaren erabilera sektore publikoan, Faktura elektronikoa sustatzeari eta Sektore Publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legea aplikatzen delako.


Egun honetatik aurrera "Administrazio Publikoari ondasunak entregatu edo zerbitzuak eman dizkion edozein erakundeak faktura elektronikoa egin eta jaso ahalko du", derrigorrezkoa izanda 5.000 euro baino gehiagoko zerbitzuentzat.


Administrazio Publikoari zuzendutako faktura elektronikoak hiru ezaugarri edukiko dituzte:


Egiteko bi era dago:



ef4ktur Euskal Foru Aldundien ekimena da, bere faktura jaulkitzaileei doako faktura elektronikorako tresna erraza eta praktikoa eskaintzeko. Enpresek bere artean eta euskal administraioarekin lan egitea ahalbideratzen du.

ef4ktur software-ak eragiketa telematikoetan kudeaketa autonomia eskaintzen du, 25/2013 Legeak eskatzen dituen baldintza guztiak segurtasunez beteko direla bermatuz.

ef4ktur Windows, linux eta Mac-arekin bateragarria da, zure lan ingurumena dena delakoa izanda ef4ktur erabil ahal dezazun.


Faktura-sorkuntzarako beharrezko bertsio minimoa 4.0 da.


Erabiltzaileenganako Arretako Zerbitzua dauka 902 542 542 zenbakian.


Zergatik ef4ktur erabili?

  • Doakoa da
  • Tresna erraza eta intuiziozkoa da
  • Legearen arabera egokituta dago: ez duzu bere eguneraketaz arduratu behar
  • Autonomia ematen dizu: ez zaude hirugarrenen menpe
  • Segurtasun estandar altuak betetzen ditu
  • Ziur zaude Legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzula
  • Zure fitxategien erabateko kontrola: zure fakturen historikoa gordetzen da